Aiarako San Prudentzioko Jaiak direla eta, larunbatean Aiarako Saraube Hockey Klubak III. San Prudentzio 3x3 Hockey Txapelketa antolatuko du. Luiaondoko Padura Auzoan dagoen kirol zelaian 11:00etatik aurrera. Aiarako Udala eta Arabako Hockey Federazioaren laguntzarekin prestatu dute txapelketa.
Beste edizioetan bezala, txapelketa haurreei zuzenduta dago, eta horregatik parte hartu dezake edozein adineko umeek. "Hockeyan denboraldian zehar aritzen direnak zein aritzen ez direnak, garrantzitsuena kirola gogoko izatea da", zehaztu dute.
Izena emateko betebehar bakarra 10:30ean Padurako Kirol Zelaian egotea da. Txapelketa maila ezberdinetan antolatuko da, parte hartzaileen arabera egingo dira multzo ezberdinak. Taldeak hiru edo lau lagunek osatuko dituzte, partiduetan hiruk jokatuko duten arren.