Azken asteburuko larunbatean, ekainaren 16an, Ibone eta Aaron Garmendia neba-arrebek parte hartu zuten Lizarrako Raid-ean. Sailkapen mixtoan lehengo postuan eta orokorrean bigarrenean sailkatu ziren.
Txapelketa honetan, orientazio froga bat, 16 kilometroko bizikleta eta kayak froga, 11 kilometroko trekkinga, eta 35 kilometroko orientazio lasterketa bizikletaz bete zituzten. 6 ordu eta 26 minutu behar zituzten dena amaitzeko, sailkapen orokorren lehenengoak baino 2 minutu gehiago eta puntu berdinekin geratu ziren.
Ekainaren 10ean, aldiz, Xikint´o Raid-ean Iván De La Cruz eta Aaron Garmendia laudiar gazteek izan ziren parte hartzaileak eta bigarren postua lortu zuten sailkapen orokorrean.
Urdaxetik ateratzen, 30 kilometro korrika, orientazio bi froga, orientazio froga berezi bat Urdazubiko leize barruan, 15 kilometro bizikletaz, eta sokekin egindako beste froga bat bete zituzten. 4 ordu eta 38 minutu erabiliz eta 865 puntu lortuz, bigarren postuan geratu ziren, lehenengoak baino 28 minutu gehiago erabiltzeagatik, puntuetan berdinduak zeunden eta.