Arabako Hockey Federazioak, Aiaraldeko Kluben eta Laudioko eta Aiarako Udalen laguntzarekin, antolatuko du ekainaren 9an Gardeako Udal Hockey Zelaian 2012ko Hockey Eguna.
Egitaraua partiduz beteta egongo da. 80 eta 90 hamarkadetako Arabatarrak, Satorrak, Rapid APILL, Ganbegi, Fomento, Aiara eta beste kluben partiduekin eta gaur egungo jokalari, ume eta gurasoen arteko txapelketekin goizeko 10:00etatik arratsaldera arte. Horrez gain, musika, herri bazkari eta umeentzako jolas eta beste ekintzak antolatuko dira hockey familia osoa biltzeko.
Izena emateko epea maiatzaren 25ean amaituko da. Informazioa eskatzeko bidali e-mail bat hockeyeguna@arabahockey.org helbidera.