Larunbat goizean ospatu zen Arespalditzan Aiarako II San Prudentzio 3x3 Hockey Txapelketa. Eguraldia ona ez zen arren, talde ugari hurbildu ziren txapelketan parte hartzeko. Zehazki, zazpi talde alebin mailan eta beste hiru benjaminean, 40 hockeylari inguruan.
Benjamin mailan, hiru taldeen arteko partiduak egin ondoren “Goleadores” taldea izan zen hoberena, “Ganbegi” bigarrena eta “Super-Sprint” hirugarrena.
Alebin mailan bi multzoetan antolatutako lehiaketa amaitu bezain pronto, 3. eta 4. postuko partidua eta finala jokatu ziren, A eta B multzoetako onenen artean. Azkenean Laudioko ”J.P.J.” - Jon, Peru eta Joseba – taldeak garaipena lortu zuen “Luiaondo” taldeko lagunen kontrako finalean. Hirugarren postuan “Etxaurren”, laugarrenean “4-Hockeytarrak” eta azken postuetan “Rompedientes”, “Saguzarrak” eta “Laudio”