Lehenengo bi jardunaldietan, martxoaren azken bi asteburuetan, Artziniega, Okondo, eta San Juan eta Gardean aritu ondoren, bolariek hirugarren jardunaldia beteko dute asteburuan Luiaondo eta Tertangako bolatokietan.
Sailkapenen orokorrean Javi Gardeazabal doa lehenengo postuan 314 boloekin. Bigarren eta hirugarren postuetan Jesus Larrazabal eta Mauricio Fdez. de Pinedo daude, 311 eta 310 puntuekin hurrenez hurren. Lehenengo emakumeak Gurutze Badillo eta Bea Isasi izaten dira, 308 boloekin, sailkapen orokorreko laugarren postuan berdinduak.
Arabako Txapelketa amaitzeko maiatzaren 12-13an San Roke, 19-20an Kexaa eta Beotegi, eta 26-27an Urduñako bolatokiak bisitatuko dute txapeldun berri bat izateko.