Urtarriaren 28an Euskadiko Txapelketan bigarren postua lortu ondoren, Rapid APILL H.T. taldeak asteburuan jokatuko du Espainiako txapelketako azken fasera sailkatzeko liga. Helburua, San Fernandoko azken fasean egoteko postu bat lortzea izango da.
"Sektor fasea" Donostian, “Paco Yoldi” Kiroldegian izango da otsailaren 11an eta 12an. Talde laudioarrak Madrileko Club de Campo, Santanderreko Parayas H.C. eta Donostiako Santo Tomas Lizeo izango ditu aurkari asteburu honetan.
Klubetik diotenez, talde madrildarra izango da indartsuena eta horregatik beraien kontra izango dute partidurik zailena, beste taldeen indarra ahaztu gabe. Onartu dutenez, azken fasean egoteko sailkapena lortzea posible dute, baina horretarako joko ederra egin beharko dute talde guztien kontra, hiru partiduetan garaipena lortzen.
Sektor Faseko egutegia hau izango da:
2012.02.11 / 15.00 / Santo Tomás Lizeoa – Rapid APILL H.T.
2012.02.11 / 16.00 / Parayas H.C. – Club de Campo
2012.02.11 / 18.00 / Club de Campo – Rapid APILL H.T.
2012.02.11 / 19.00 / Parayas H.C. – Santo Tomás Lizeoa
2012.02.12 / 10.00 / Rapid APILL H.T. - Parayas H.C
2012.02.12 / 11.00 / Santo Tomás Lizeoa – Club de Campo