Lehenengo mailako Ganbegi H.T. berriz belar hockeyko ligan

Pasa den asteburuan hasi zen berriro gizonezko belar hockeyko liga nazionala lehenengo itzuliaren azken jardunaldiarekin. Laudioko taldeak larunbatean Gardean donostiako Kale Lagunak-en aurka 0 – 4 galdu zuen arren, bostgarren postuan mantentzen da 6 puntuekin.

Horrez gain, Ganbegik martxoaren 3an arratsaldeko 16:00etan hasiko du ligaren bigarren itzulia Gardeako Udal Hockey Zelaian Getxoko R.C. Jolasetaren aurka. Bigarren itzuli honen norgehiagokaz gain, taldeak apirilaren 1ean Hockey Zaragozaren aurka jokatuko du. Partida hau 5. jardunaldian atzeratu zen.

Pasa den asteburuan hasi da berriro gizonezko belar hockeyko liga nazionala lehenengo itzuliaren azken jardunaldiarekin. Laudioko taldeak larunbatean Gardean donostiako Kale Lagunak-en aurka 0 – 4 galdu zuen arren, bostgarren postuan mantentzen da 6 puntuekin.

Horrez gain, Ganbegik martxoaren 3an arratsaldeko hasiko du ligaren bigarren itzulia Gardeako Udal Hockey Zelaian Getxoko R.C. Jolaseta-ren aurka. Liga amaitzeko jardunaldi ezberdineko partiduz gain, 5. jardunaldiko atzeratutako Hockey Zaragoza-ren aurkako partidua jokatu beharko du apirilaren 1ean.

Hau da lehenengo mailako egutegia:

03/03/2012 / Gardea / 16.00 / 08. jard / GANBEGI 6-2 H.T. - R.C. JOLASETA

10/03/2012 / U. Laboral / 16.00 / 09. jard / R.G.C. COVADONGA - GANBEGI 6-2 H.T.

24/03/2012/ Gardea / 16.00 / 10. jard / GANBEGI 6-2 H.T. - ATCO SAN SEBASTIÁN

31/03/2012 / La Albericia / 16.00 / 11. jard / SARDINERO H.C. - GANBEGI 6-2 H.T.

01/04/2012/ Gardea / 16.00 / 05. jard / GANBEGI 6-2 H.T. – HOCKEY ZARAGOZA

14/04/2012 / P.D. Ebro / 16.00 / 12. jard / HOCKEY ZARAGOZA - GANBEGI 6-2 H.T.

21/04/2012/ Gardea / 16.00 / 13. jard / GANBEGI 6-2 H.T. – PASAIAKO TRINTXER

05/05/2012 / Bera-Bera / 16.30 / 14. jard / KALE LAGUNAK - GANBEGI 6-2 H.T.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide