Ander Sanchez eta Endika Valle Gazte Mailako Espainiako Igeriketa Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Hector Borge 2012ko ots. 29a, 09:00

Igeriketa Laudio Klubeko igerlariak asteburu osoa egon dira Pontevedra-ko Gazte Mailako Espainiako Txapelketan. Biak parte hartu zuten 1500 eta 400 libreetan eta, horrez gain, Endikak 200 libreetan eta 400 estilotan ere egoteko sailkatuta zegoen.

Anderrek esan digutenez, berak ez du izan bere astebururik hoberena eta ez dago batere konforme bere partizipazioarekin. Ostiralean 1500 libreetan 17.11.51 marka lortuz, bere adineko 10. geratu zen. Larunbatean 400 libre lasterketan 4.22.21 denbora lortu zuen.

Igeriketa Laudio Klubeko igerlariak asteburu osoa egon dira Pontevedra-ko Gazte Mailako Espainiako Txapelketan. Biak parte hartu zuten 1500 eta 400 libreetan, eta horrez gain, Endikak 200 libreetan eta 400 estilotan ere egoteko sailkatuta zegoen.

Anderrek esan digutenez, berak ez du izan bere astebururik hoberena eta ez dago batere konforme bere partizipazioarekin. Ostiralean 1500 libreetan 17.11.51 marka lortuz, bere adineko 10. geratu zen. Larunbatean 400 libre lasterketan 4.22.21 denbora lortu zuen.

Endikak, aldiz, finaletan ez egon arren, asteburu on bat burutu du, bere marka guztiak hobetu baititu. Ostiraleko 1500 libreetan 16.40.12 marka lortu zuen, eta bere adineko 9. postuan sailkatu zen. Larunbateko 400 libreetan 4.12.03, adineko 10.a geratu zen, finalean leku bat lortzeko bi segundura. Igandeko 200 libreetan eta 400 estilotan, 1.59.91 eta 4.50.47 hurrenez hurren. Azken lasteketa horretan, 400 estilotan, Arabako Nagusi Mailako markarik hoberena lortu zuen.

Hurrengo lehiaketa beraientzat Euskal Herriko Neguko Txapelketa izango da martxoaren 17 eta 18an.

Horrez gain, Calahorra-ko Haur Txapelketan Ibai Duñabeitia 200 bizkarrean gutxienekoa lortu du 2.13.35 denborarekin. Hortaz, Palma de Mallorca-ko Espainako Haur Txapelketan egongo da, martxoaren 9tik 11 arte, bai 100 nola 200 bizkarrean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide