Iker Mendia eta Asier Ereño laudiorrak eta Aitor Solatxi luiaondoarra, belar hockeyko Ganbegi 6-2 Hockey Taldekoak, egon dira Málagan martxoren 14tik 18ra Espainiako 16 Urte Beherako Selekzioen Txapelketan.
Euskal Selezkzioak, Galizia, Kantabria, Madril eta Portugal izan ditu aurkari txapelketaren B multzoan, eta Kanariar Irlak 5. eta 6. postuko partiduan.
Euskaldunak lehenengo jardunaldian Galiziaren kontrako partida irabazi ondoren, Kantabriako Selekzioarekin berdinketa lortu zuten bigarren egunean. Hirugarren jardunaldian, larunbatean, Madrilen kontra galdu zuten goizean eta arratsaldean Portugalen aurkako partiduan berdiketa bat baino ez zuten lortu.
Emaitza guztiak kontuan hartuta, Euskal Selekzioa hirugarren postuan sailkatu zen B multzoan, eta igandean Kanariar Irlen kontrako 5. eta 6. postuko partiduan irabazi zuen 4 eta 2.
Jokalari aiararrak partizipazio ona izan dute Euskal Selekzioarekin. Aitor Solatxi atezaina jardunaldia guztietan egon da atean hasieratik. Iker Mendiak eta Asier Ereñok izan dute minutu ugari partidu ezberdinetan.
Txapelketaren Sailkapena:
1. Madril
2. Katalunia
3. Andaluzia
4. Kantabria
5. Euskadi
6. Kanariar Ir.
7. Galizia
8. Valentzia
9. Portugal
10. Aragoi