Igandean amaitu zen Aiarako Udaberriko Bola Joko Txapelketa. Azken asteburuetan, Ayala Bolatoki Klubak antolatutako lehiaketan, 48 lagunek parte hartu dute Kexaako nahiz Beotegiko bolatokietan jokatu diren hiru jardunaldietan.
Azken jardunaldian dena erabakitzear zegoen, bolari batzuk hasi ziren txapelketa irabazteko aukerarekin, eta horregatik azken mementuan berdinketa-hausteko tirada bat beharrezkoa izan zen Txapeldun berria ezagutzeko. Guillermo Paul eta Alberto Lopez izan ziren ligako lehenengo postuan berdinduak bukatu zirenak. Berdinketa hausteko, haien arteko txanda berri bat egin zen eta ondoren, Guillermo Paulek jarri zuen txapela 455 boloekin. Alberto López bigarren postuan geratu zen eta Jesús Larrazabal hirugarrena. Luiaondon bezala, lehenengo emakumea Bea Isasi izan zen 433 boloko marka ezinhobearekin.