Luiaondo Bolatoki Klubak antolatu du azken hiru asteburuetan, urtarrilaren 28tik otsailaren 12a arte, Neguko Bola Joko Txapelketa. Beste edizioetan bezala, aurten ere, bolari eta zaletu ugari hurbildu dira herriko bolatokira larunbat eta igandeetan.
Ibon Mentxaka gaztea - Luiaondo B.K. - izan da Txapelduna hiru jardunaldietan zehar 250 bolo bota ondoren. Bigarren postuan Javi Gardeazabal - Luiaondo B.K. - geratu da 243 boloekin, eta hirugarrenean Francisco Gordón - Urduñako Txolope B.K. - 237 puntuekin. Lehenengo emakumea Bea Isasi - Ayala B.K. - izan da 235 boloko marka ezinhobearekin.