Asteburuan Donostian jokatutako sektor fasean, Rapid APILL Hockey Taldeak ezin zuen sailkapena lortu Espainiako Txapelketako azken fasean egoteko. Santo Tomás Lizeoari eta Parayas H.C.-ari irabazi arren, talde laudioarrak bigarren partidua galdu zuen madrileko Club de Campo-ren aurka.
Entrenatzaile eta jokalarien iritziz, azken sailkapena -bigarren postua lortuz- ona izanda ere, jokoa ez da beraiek nahi zuten bezain garbi izan.
Beste taldeen arteko partiduen emaitzak kontuan hartuta, Club de Campo madrildarra izan da 6 puntuekin garailea eta Espainiako Txapelketaren finaletan egongo da ondorioz. Rapid APILL H.T. bigarrena izan da 4 puntuekin, Santanderreko Parayas H.C. hirugarrena 2 puntuekin, eta Santo Tomas Lizeoa azkena puntu barik.