Gari Hernando eta Urko Ruiz 16 urtez azpiko Euskal Selekzioarekin arituko dira

Erabiltzailearen aurpegia Hector Borge 2021ko mar. 17a, 12:42

16 urtez azpiko Euskal Selekzioko jokalariek Espainiako Kadeteen Selekzio Txapelketan parte hartuko dute ostegunetik igandera bitartean.

Ganbegiko jokalariak Terrassara joango dira asteazkenean 16 urtez azpiko Euskal Selekzioarekin Espainiako Kadeteen Selekzio Txapelketan parte hartzeko.

Urko Ruizentzat hau da bere bigarren partaidetza Selekzioarekin. 2018/2019 denboraldian bosgarren postua lortu zuen, 5 partidatan 2 gol sartuta. Gari Hernandok, aldiz, Selekzioarekin debuta egingo du 2020/21 denboraldian.
 
16 urtez azpiko Euskal Selekzioak Galizia, Valentzia eta Kataluniaren aurka neurtuko ditu indarrak A multzoan, larunbatean jokatuko diren finalerdietarako txartela bilatzeko, igandeko final handian jarritako helburuarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide