Areto Hockeyko txapelketa ugari jokatuko dira La Granja kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Hector Borge 2022ko urt. 14a, 09:23

Datozen asteburuetan La Granja kiroldegia Laudioko Ganbegi Hockey Taldeko egoitza izango da.

Bihar, larunbatean, urtarrilaren 15ean, kadete mailako taldeak Euskadiko Txapelketaren lehenengo jardunaldia jokatuko du CH Stick Getxoren aurka 16:00etan eta RCJ33en kontra 18:00etan. 
 
Horrez gain, datorren asteko igandean, urtarrilaren 23an, gazte mailako taldearen txanda izango da, Euskadiko Txapelketaren bigarren jardunaldia burutzeko. Laudiokoek 10:00etan jokatuko dute CH Stick Getxoren aurka eta, sailkapenaren arabera, 13:00ean izango ditugun finala ala 12:00etan 3. eta 4. postua lortzeko partida.
 
Amaitzeko, urtarrilaren 29an eta 30ean, lehenengo mailako taldearen txanda helduko da Espainiako Txapelketaren Sektor Faseko antolatzaile eta partehartzaile bezala. Ganbegi H.T.a oraindik erabakitzear dauden Asturiaseko, Valentziako, Kantabriako edota Aragoiko talde ezberdinekin arituko da Laudioko kiroldegian, larunbateko arratsaldean eta igandeko goizean.
 
Hau izango da Laudion jokatuko diren Euskadiko Txapelketaren partidak:
 
Kadete Maila
2022/01/15 - 16:00 - Ganbegi - CH Stick Getxo
2022/01/15 - 17:00 - RC Jolaseta - RCJ33
2022/01/15 - 18:00 - Ganbegi - RCJ33
2022/01/15 - 19:00 - CH Stick Getxo - RC Jolaseta
 
Gazte Maila
2022/01/23 - 10:00 - CH Stick Getxo - Ganbegi 
2022/01/23 - 11:00 - RC Jolaseta - Pasaiako Trintxer
2022/01/23 - Euskadiko Txapelketaren 3. - 4. postua
2022/01/23 - Euskadiko Txapelketaren Finala
 
Lehenengo Maila
2022/01/29-30 Espainiako Sektor Fasea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide