Hockey asteburu izugarria ikusteko aukera izan da Granja Kiroldegian, Espainiako Txapelketaren Lehenengo Mailako Sektore Fasearekin.
Laudioko Ganbegi HTz gain, Athletico Coruña galiziarrak, Noega HC asturiarrak, eta CA San Vicente valentziarrak parte hartu dute lehiaketan, finalerdietan egoteko plaza eskuratzeko.
Lehenengo jardunaldian, larunbat eguerdian, Athletico Coruñak lortu zuen lehenengo garaipena tokiko taldearen aurka. Partida berdindua izanik ere, Laudiokoek ezin izan zuten punturik lortu. 5-6 emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka. Bigarren partidan CA San Vicentek ez zion aukerarik eman Noega HCri, eta 0-15 markagailua lortu zuen lehenengo postuan sartzeko.
Bigarren jardunaldian, larunbat arratsaldean, CA San Vicentek bere bigarren garaipena eskuratu zuen Athletico Coruñaren kontra, 14-2 emaitzarekin. Bere aldetik, Laudioko Ganbegi HTk 2-9 irabazi zuen Noega HCrekin jokatutako partida, gazteen indarra eta potentziala erakutsiz, eta lehenengo bi postuetan egoteko gaitasuna aurkeztuz.
Beraz, azken jardunaldian, igande goizean, dena erabakitzear zegoen, hiru taldeek puntuz berdinduak amaitu ahal zutelako.
Galiziarrak Noegaren kontrako partidan gailendu ziren, 7-3 emaitzarekin. Horregatik, Ganbegik garaipena lortu behar zuen Athletico Coruñaren eta CA San Vicenteren aurkako partidetan, 4 punturekin berdinketan egoteko, eta bigarren postua eskuratzeko tantoen balantzeagatik. Laudiokoek partida azkarra eta bikaina jokatu arren, ez zuten izan Alikantekoek izan zuten zortea golak eskuratzen, eta 2-6ko emaitzarekin galdu zuten txapelketako partidarik garrantzitsuena.
Gazak horrela, CA San Vicentek eta Athletico Coruñak lortu zuten finalerdietarako pasea, lehengo eta bigarren postuan amaituz, 6 eta 4 punturekin, hurrenez hurren. Ganbegi HT hirugarren bukatu zuen txapelketa, eta fasetik kanpo geratu zen, Noega HCrekin batera.
CA San Vicenteko kideak:
Athletico Coruña:
Noega HC: