Iazko arrakasta ikusita, aurten ere, Elite maila goreneko kategorian eta 4 1/2ko modalitatean, Euskadiko Federazioaren Eskupilota txapelketa izango dugula jakinarazten dizuegu, ranking-aren arabera, Euskal Herriko zortzi pelotari onenak parte hartuko dutelarik.
Jaialdia 2015-11-06an, ostiralean, hasiko da eta 2016-02-12ra arte, ostiraletan 19:30etan, Aretako frontoian partidoak jokatuko dira
Aurten, 4 ½ko Elite txapelketaz gain, eskuz binakako Senior Kategoriko Herriaren lehiaketa jokatuko da.
Euskal Herriko Eskupilota Federazioaren Elite txapelketaren finala, abenduaren 11n, ostiralean, jokatuko da. Finalean, EITBko kamarak izango direlarik.
Prezioak mantendu egingo dira: bazkideentzako prezioa 2 €koa izango da, bazkideak ez direnek 3€ ordainduko dituzte eta 14 urte baino gutxiago dituztenentzat sarrera dohainik izango da.