Rafa Olabarria [1964-2018]

Iragan astean zendu zen Rafa Olabarria. / Herriaren elkartea

Nork ez zuen Rafa ezagutzen? Rafa Olabarria ezagutu nuenean euskara ikasten hasia zen. Nik euskararen irakaskuntzan izan nuen lehenengo taldea izan zen, eta Rafa talde horretan ibili zen. Gerora, Rafak euskara ikasteari utzi zion, urteak aurrera joan eta umeak Herriarenen pilota eskolan izena eman zuenean Rafa berriro egunerokoa bihurtu zen guretzat. Umeak, gazteak, mutilak, neskak, esku pilotan zebiltzanak eta palan zebiltzanak,... beti “Rafa! Rafa!” Zerbait eskatzeko. Rafa beti adi, zer egiten zuten eta zer ez zuten egiten, aholkua emateko beti prest.

Rafak Herriaren Pilota Elkartean historia egin du, zergatik? Mundu guztiak ezagutzen zuen Rafa eta Rafak mundu guztia ezagutzen zuen. Rafak bere ezagutzatik ekimen eta txapelketa asko jarri ditu martxan. Oraindik gogoan dut ume, gazte eta gurasoentzat Leitzara antolatutako txangoa; pilotariak agertu ez eta Iñaki Perurenarekin lotu zen Peru-Harri bisita genezan. Laudioko pilota eskola berpiztu izana neurri handi batean Rafari zor diogu. Rafaren lanak oinarri sendoak jarri zizkion, bai Herriaren Pilota Elkarteari, bai Herriaren Pilota Elkartearen inguruan mugitzen garen familioi. Denok familia handi bat osatzen dugu, Bartzelona, Baños, Leitza...

Rafa “el presi” joan da. Rafa laguna joan da. Orain, Herriaren Pilota Elkartea osatzen dugunoi dagokigu aurrera egitea. Hein batean umezurtz ibiliko garela badakigu, baina denon artean aurrera egin behar dugu eta Rafak utzitako ondarea mantentzeko eta handitzeko ahalegina egingo dugula ez zalantzarik izan, Rafak horrela nahi izango zuen eta!

Ez adiorik Rafa, gero arte!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide