Presidente berria hautatzeko bilera egingo du Herriaren Pilota Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Herriaren Pelotazale Elkartea 2018ko api. 11a, 07:00
Herriaren Pilota Elkartearen partidu bat.

Aurten Herriaren Pilota Elkartearen Batzar Orokorra apirilaren 18an egingo dugu Laudioko Plazako Erabilera Anitzeko Gelan, Lehen deialdia arratsaldeko 18:30ean eta bigarren deialdia arratsaldeko 19:00ean.

Batzar honetan bazkideen parte hartzea garrantzitsutzat jotzen dugu; alde batetik batzarraren garrantzia handia baita eta bestetik bazkide guztion iritzia ezinbestekotzat jotzen dugulako.

Batzar honetan Rafa Olabarria, gure Presidentea eta laguna zena, gogoan izango dugu, lan eskerga egin baitzuen Herriaren Pilota Elkartearentzat.

Atxikitzen dugun gai ordenean ikusiko duzuenez, Presidente berria hautatu behar dugu eta gonbidatu nahi zaituztegu zuen burua honetarako edota Elkarteko Artezkaritza Batzordean bestelako lanetarako aurkez dezazuen, prest egongo bazinete eskertuko genizueke Apirilaren 11 baino lehenago jakinaraztea era horretan hautagaitza batzarrera eramango genuke.

Batzarrak izango duen beste puntu garrantzitsua izango da Laudioko Udalarekin, udalbatzako gainontzeko alderdiekin eta Laudioko hainbat elkarterekin batera erdiguneko frontoiaren inguruan orain arte emandako urratsak. (Bizkaia kalean, Done Erroke Baselizaren azpian).

1. Kirol kudeaketaren gaineko informazioa, memoria

2. Diru-kontuen irakurketa eta onarpena

3. Erdiguneko frontoiaren kudeaketa txostena

4. Presidente berriaren eta Artezkaritza Batzorde berriaren hautaketa

5. Galderak eta eskakizunak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide