Arabako Herriarteko txapelketa maiatzaren 12-13ko asteburuan hasiko da eta taldea finalera helduko balitz ekainaren 17an jokatuko luke finala, Argantzunen, Araba Euskaraz egunean.
Laudiok 3 talde aterako ditu:
- Nagusi mailan: Aitor Aiesta, Asier Pagazaurtundua eta Jon Pagazaurtundua.
- Gazte mailan: Beñat Barbara, Asier Ibarrondo eta Iker Yuste.
- Gaztetxo mailan: Axular Alonso, Aimar Amondo eta Oier Picon.
Lehen jardunaldia maiatzaren 12an edo 13an izango da eta gure pilotariak Aramaioko pilotarien aurka arituko dira Aramaion.
Bigarren jardunaldia maiatzaren 19-20ko asteburuan Laudiora etorriko dira Zigoitiako pilotariak gure kontra jokatzera.
Eta ligaxkari amaiera emateko maiatzaren 26-27ko asteburuan Gasteiza joan beharko dugu bertoko taldearen kontra egiteko.
Horren ostean, final laurdenak etorriko dira eta zortea lagun, ea aurrera egin dezakegun.