Arabako Herri Arteko finala jokatuko dute Herriaren taldearen pilotariek eta paleta jokalariek igandean

Berriro ere Arabako Herri Arteko finalera heldu da Laudioko taldea. Igandean, Maeztun, Maezturen kontra irabazi eta gero finala zain dugu ekainaren 16an.

Gaztetxoetan Mikel Urkijo eta Arkaitz Eskuza nagusitu zitzaizkien 22-15 Omar Torresi eta Aitor Alabari. Gazte mailan Aritz Otxoak eta Ibon Antiak (15) ezin izan zieten irabazi Iker Yusteri eta Aimar Amondori (22), azken hauek puntu erabakigarria lortu zuten. Eta tartean jokoan ezer ez bazegoen ere, Vicente eta Alvarez de Eulate Asier Pagaza eta Aitor Ayesta baino gehiago izan ziren. Hiru partidak lehiatuak eta gogorrak izan ziren ikuskizun ederra eskainiz pilotariak.

Beraz, taldea prest dugu datorren ekainaren 16an, Araba Euskaraz jaiaren barnean, jokatuko den finalerako. Finalean egotea beti da pozgarria, baina aurten koxka bat gora egin nahi izango genuke eta Laudiok inoiz irabazi ez duen txapela herrira ekartzea litzateke gure asmoa, jakinda ere ez dela erraza izango aurrez aurre talde indartsua izango dugulako, Guardia.

Paleta goman 22 urte azpikoen kategorian Laudiok finalerako sailkapena lortu du Aitor Sanchez eta Asier Larrinagaren eskutik. Hauek ere protagonista izango dira ekainaren 16ko finaletan Mendizorrotzan jokatuko baitute eskuz binakako finalen aldi berean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide