Zeanurikoarekin jokatu zuen laudiarrak eta ondo agindu zuen, min handia eginda. Arkaitzek takada bitan lehertu zuen partida. Galdakoztarra airez defendatu zen, baina partida aurrera joan ahala ezin izan zien Eskuzaren zartakoei erantzun. Laudioarrak, eskuin indartsuari esker, zuloa zabaldu zuen eta BAQUE Txapelketaren txapela jantzi zuen Iurretako Olaburu frontoian, kadete kategorian.