Urriaren 6an izan ziren Logroñoko Adarraga pilotalekuan Gobierno de La Rioja txapelketaren finalak. Bertan Gaizka Vicario eta Arkaitz Eskuza laudioarrak izan ziren. Gaizka Vicario alebin kategorian lehiatu zen. Partida horretan Vicariok eta Perezek 8 eta 18 galdu zuten Rekalde eta Harkaitzen kontra.
Arkaitz Eskuza Gaztetxoen kategorian lehiatu zen. Irribarria II-k eta Eskuzak ezin izan zuten Amiano eta Loza osatzen zuten bikotea gainditu eta 15-22 galdu zuten.