Pasa den astean Aitor Sanchezek eta Asier Larrinagak paleta larruz trinketean lortu zuten txapelarekin amaitu genuen. Bukatu berri den aste hau oparoagoa izan da oraindik ere.
Asteartean, ekainak 2, HERRIARENeko kidea den Arkaitz Eskuzak, Orozkoko Olgetan taldeko ordezkari moduan jokatu zuen, eta Bizkaiko Baque Txapelketako eskuz banakakoa irabazi zion Olgetan taldeko beste ordezkariari, Ioritz Arbaizari.
Atzo, ekainak 6, Asier Sanchezek gazte mailan Amurrioko Arauzori irabazi dio Arabako eskuz banakako trinkete txapelketa. Asier behetik gora etorri da eta 13-4 emaitzari buelta eman dio azkenean 30-20 nagusitzeko.
22 urte azpikoetan, Axular Alonsok eta Del Campo Aramaioarrak partida latza jokatu dute, partida gogorra, luzea; ordu batetik gorakoa eta berdindua non amaieran fisikoak eta detaileek garrantzia hartu duten eta Axularrek 40-34 irabazi duen. Ezin amaitu aipatu gabe txapela hauen guztien zatitxo bat gure entrenatzailearenak ere badiren, Humberto Alzagarenak, bere gidaritzapean gure pilotariak hazten baitoaz egunetik egunera.