Ostiral honetan, urriak 29, HERRIAREN XXV. TXAPELKETAri hasiera emango diogu. Betiko moduan kanporaketa sistema izango da eta datorren urtarrilaren 28ra arte ostiralero pilota partidak izango ditugu gabonetako jai egunetan izan ezik.
Aurten ere maila handiko pilotariak izango ditugu gure artean eta abenduaren 3ra bitartean EUSKAL HERRIKO ELITE 4 1/2ko partidak tartekatuko ditugu.
Jaialdiak arratsaldeko zazpietan hasiko dira ostiralero eta hiru partida osatuko dute jaialdia.
Aurten taberna itxiko da COVID-19 protokoloari jarraiki, baina egoera hobetu eta autoritateek baimentzen dutenean berriro ere zabalduko dugu.
Partidetara joateko beharrezkoa izango da maskara eramatea hori barik ezin izango baita pilotalekuan sartu. Dena den, pilotaz gozatu nahi baduzue hitzordua duzue ostiralero Aretako pilotalekuan.