Gaztetxoen kategorian 22-21 irabazi zuten Moraza eta Altubek, Urkijo eta Eskuzaren kontra.
Gazte mailan emaitza bera lortu zuten Peso eta Dz de Gereñuk Yuste eta Amondoren kontra eta nagusien mailan, ez zegoen ezer jokoan eta Iribarren eta Markaida 22-6 gailendu zitzaizkien Pagaza eta Ayestari. Paleta goman, beste hainbeste, Esnaola eta Herrero Sanchez eta Larrinaga baino gehiago izan ziren eta 30-25 irabazi zuten. Orain uda pasa eta hurrengoa eta denboraldia prestatzen hasi behar.
