Herrikide agurgarriak,
Laudio Ikastolako Batxilergoko 1. mailako ikasleak gara. Zuekin harremanetan jartzen gara sortu dugun gure kooperatiba aurkeztu, horren ingurukoen berri izan eta gu laguntzeko bideak azaltzeko asmoarekin.
Batxilergoko 1. mailako 59 ikasleen artean proiektu berri bat sortu dugu, HESIHES izeneko kooperatiba bat hain zuzen ere. Horren asmo nagusia hezkuntza alternatibo bat proposatzea da, non helburu nagusiak elkartasuna eta talde lana diren. Balore horiek aurrera eramateko, Europan dauden errefuxiatuak laguntzen saiatuko gara, eskualdean bizi duten krisiaren kontzientzia sortuz eta posiblea balitz, Grezian zuzenean haien alde lan eginez.
Laguntza bide horretan Zaporeak Proiektuaren laguntza eta babesa dugu. Beraiekin elkarlanean ari gara. Zaporeak Proiektua 2016ean hasi zen errefuxiatuak laguntzen, Greziara joan eta bertan kozinatuz eta banatuz errefuxiatuentzako otorduak. Bi urte hauetan 700.000 otordu baino gehiago kozinatu eta banatu dituzte eta horiek prestatzeko 450 boluntario baino gehiagoren laguntza izan du. Proiektu berri batean murgilduta dago Zaporeak, helburua 5.000 errefuxiatuetara zabaltzea laguntza, 2018rako 800.000euroko
aurrekontua duen proiektu bat da.
Kontzientziazio eta sentsibilizazio prozesu honetan begiak zabaldu eta errealitatea den bezala ikustea dugu helburu, beharra dutenei gure laguntza eta elkartasuna eskainiz. Hau egiteko irtenbide egokiena, Grezian bertan dauden errefuxiatuak laguntzea izango litzateke, Zaporeakekin batera bidaiatuko genuke Greziara, beharra dagoen arloetan lagunduz.
Asmo hauek guztiak aurrera ateratzeko zuen asmo oneko kolaborazioa eta laguntza behar dugu. 15.000€ behar ditugu gure proiektua gauzatu eta errefuxiatuak laguntzeko egin nahi dugun bidairako.
Erantzuna baiezkoa bada eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzue, jarri gurekin harremanetan, laguntza horren truke, hemendik aurrera antolatuko ditugun ekintzetan publizitatea egingo genizueke. Gure kontu korrontea ES4530350045250450081275 (Laboral kutxa).
Elkarlana gero eta beharrezkoagoa da gizarte honetan non indibidualistagoak eta materialistagoak garen; prest al zaude laguntzeko? Gurekin kontaktuan jarri nahi izatekotan, bidali mezu bat konpromezu gabe gure posta elektronikora hesihes@laudioikastola.eus.
HESIHES kooperatibako kideak
2018ko ekainean