Hamar urte igaro dira eskualdean ardurapeko kontsumoko lehen taldea sortu zenetik. Kontsumoa ekintza politiko bilakatzearen ekimenak izan duen gaitasunari buruz eztabaidatu dugu REASen (Ekonomia alternatibo eta solidarioen sarea) lehen kongresuan.
Barrikada berriak aurkitu eta aurre egitera behartuak gaude, hiritar izatea ukatzen diguten unetik kontsumitzaile huts bihurtzeko. Jakintsu handi batek esan zuen moduan, eredu ekonomiko bakoitzak bere banaketa eta horniketa bide propioak ditu.
Sekulako denbora galera izango litzateke ahalegintzea gaur egungo sistema ekonomikoa duintzen eta bere intereserako sortu dituen bideak erabiltzen. Elikadura bada gainera, osasunarekin eta hezkuntzarekin batera, munduko merkatu-hobi berrietako bat; funtsezko sektore bat gainbalioa sortzeko gaitasun geroz eta txikiago baten barruan. Kapitalismoaren zapatilan dagoen harri txiki horrek bidea ireki diezaio, (eta horretan dabil) beste sektore batzuetan garatzeko ekimenei.
Gure kontsumoak ez gaitzala konplize bilakatu. Bizi dezagun bide berriak sortzeak ekartzen duen bizi-poza. Izan gaitezen errebelde, izan gaitezen zoriontsu.