[IRITZIA] Izena duena ez da beti

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Urkixo 2019ko mar. 7a, 07:00

Laudioko tokiko ekoizleek egiten duten azokaren irudi bat. / Anfer Fernandez

Jim Dumbar-i beti berandu heltzen denaren sindromea diagnostikatu omen zioten, atzerapen kronikoaren sindromea deitu ere bere gaixotasunari. Tokiko administrazioa herri mugimenduaren atzetik dabil berriro, gerora erreferenteak bihurtu diren askotariko ekimenak burutu dira eskualde honetan: kontsumo taldeak, ekonomatoak, merkatuak, eta gazte asanblada batek jantoki kolektiboa eta horniketarako puntu solidarioa jarri du martxan … Eta Kuadrillak? Marka bat eta oihalezko poltsa sorta aurkeztu digu? Olgetan gaude ala?

Kuriosoa da ere ikustea politikari horietako gehienen alderdiak salmentarako beste bideak zarratu dituen legeen egilea izatea, eta Bruselan, aurkeztu duten moduko ekimenak debekatuko dituen akordio baten alde lerrokatu izatea. Hauek zer dira, eskuinekoak zer egiten duen ez dakien ezker eskua?

Elikadura sistemaren berreskurapenak neurri ausartak eskatzen dizkigu; gazteen baserriratzetik elikagaien eraldatzeraino, datorren ikasturteari begira eskola jantokiak hornitzeko sortuko den abagunea aprobetxatzeko lanabesak …  eta, agian bai, hau guztia lotuko duen aterkia ere, baina ez dezagun etxea sabaitik eraikitzen hasi, ez bada hau urteetako utzikeriaren  estaltze saiakera.
Ostantzean, beti Jim Dumbar moduan ibiliko dira, heldu orduko ez dira izango beharrezko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide