Apirila eta maiatza hilabete garrantzitsuak izan dira ertainetako ikasleontzat, PISA-ren zein Errebaliden aurkako borrokek ikasle mugimendua indartu dutelako. Batez ere egunerokotasunean potenteagoa bihurtu da, askotan zaila egiten delako masa guztiaren artean gauzak erabakitzea zein antolatzea.
Gure ustez premiazkoa da jakitea azterketa hauek (Errebalida zein PISA) lehiaketa handi bat sortzen dutela ikasleon artean (askotan nota baxuagoak dutenei tonto moduan tratatzen ditugu), eta ondorioz, presio handi bat ere. Horrek indibidualistak bihurtzen gaitu, hori da burgesiak nahi duena, gure artean borrokak sustatu eta gu desantolatu langile klaseko ikasle bezala.
Zentro ezberdinen arteko asanblada bat egitetik abiatuz, ikastetxe ezberdinetan bilerak egin genituen, oso garrantzitsuak izan direnak egia esanda, 60 pertsonako asanbladak egitea lortu genuen. Haratago joanda, ikasleongan kontzientzia bat sortu eta egunerokotasunean praktikara eramatea beharrezkoa dela iruditzen zaigu.
Handik gutxira Laudioko Institutoan PISA-ri planto egin genion. Zoritxarrez, hezigunetik kanpo egin zuten baimen gabeko mobilizazio inprobisatu batean, bertako bi ikasle identifikatu zituzten pankarta eramateagatik. Baina zorionez, ez dute isunik jaso. Azkenik, Ikastolara igo ziren.
Ikastolako ikasleok ere planto egin genion azterketa horri. Gu aitzitik, patioan geratu ginen goizean zehar, beste ikasle batzuk euren egoeraz kontziente izateko. Ondoren, Institutoko ikasleak igo ziren elkartasuna adierazteko. Oso egokia iruditu zitzaigun beraien presentzia, premiazkoa iruditzen zaigu ikasleon arteko elkartasun sare bat sortzea. Azkenik, ekitaldi bat egin genuen irakurketa bat erabiliz, azalpen teoriko zein egunaren prestaketa osoa azaltzeko ikasleria guztiari.
PISA-ren ondoren, errebaliden datak heldu ziren. Maiatzaren 7an Laudioko Institutoko ikasleok planto egin genion errebalidei, PISA-ri egin genion modura, biak, sistematikoki gu zapaltzeko baliatzen dituzte eta. Planto hori prestatzeko Ikasle Asanbladan zenbait ideia plazaratu ziren, eztabaida batzuk egitea esate baterako. Zori txarrez, egunean bertan zenbait gauza ezin izan genituen egin, hala ere, esanguratsua da guztiok egin geniola planto.
Orain, Laudio Ikastolaren txanda izan da. Pasaden ostiralean zegokigun egitea, baina Institutuan bezala ikasle guztiok planto egin genuen. Lehenengo ordutik guztiok batera kontzentrazio bat deitu genuen Ikastolaren sarreran, geroago, herri mailan beste bat egiteko.
Borroka lokal honen balorazioa oso positiboa izan da. Ikasleon arteko loturak biziagotu izan dira, egunerokoan erlazioak hobeto dituena. Lanari begira oso ona izan da gure ustez, pertsona berrien lana eskuratu dugu, eta horrekin, ideia askoz zabalagoak jaso. Agian kanpotik ez dirudi lan asko behar duenik, baina oso okertuta daude, egunero biltzea eta egunero pertsona berrien hitza entzutea oso zaila da. Berriro ere errepikatzen dugu, bai, elkarlana guztiz beharrezkoa da antolakuntza bat lortzeko, masa bezala artikulatzeko guztion parte-hartzea garrantzitsua da.
Aipatu beharrezkoa da elkarlan hori hobeto burutzeko, ez dela soilik ikastetxe bateko ikasleen artean jardun behar, ez ez. Baizik eta beste ikastetxeekin elkar lan egitea, lan bateratu bat. Ikasle sareak antolatzea, guztion beharrak asetzeko, eta ez modu isolatu batean borrokatzeko.
Horregatik gure iritziz Laudioko zein Aiaraldeako ikasle mugimendua harremantzea nahitaezkoa da. Agian zaila da, bakoitzak egoera ezberdin bat bizi duelako, baina ikasle gehiago elkar jardutean oraindik eta emaitza hobeago bat eskuratuko da. Antolakuntza on bat eskuratu behar da, besteen arazoak gureak ere bai direlako. Elkar borrokatuz kapitala astinduz.
Antolatu eta intsumitu!
Gora ikasleon borroka!