Urduñako Mendi Duatloiaren inguruko kronika:
10:30, Urduñako enparantzan, jende guztia irteera lekuan dago, ni beraien artean. Urduritasuna handituz eta korrika egiteko gogoekin sentitzen naiz. Irteera seinalea entzun eta abiatu naiz nire helburuak betetzera. Hasierako kilometroan jendea topera doa, baina nik badakit zein den nire gorputza joan daitekeen erritmoa, eta ez diet kasu egiten. Trankoko zonaldean aldapa gogorra igotzen hasi naiz, nire hanketan mina sentitzen dut, baina adrenalinak aurrera jarraitzen laguntzen dit. Hasierako zonaldea jada pasatu dut, eta lehenengo hiru kilometroak eginak ditut. Orain Bedarbide-Txoza zonaldera abiatzen naiz, pista oso leun batetik arnasa hartzen.
Bedarbide-Txozako zonalde honetan gora-behera askorekin topatzen ari naiz, nire indarrak amaituz doazela uste dut. Orain “eskonbreratik” noa, azken esfortzua egin eta dena behera, psikologikoki aldapa oso txarra, baina suertatu dut. Hau amaituta 3 kilometro aldapa behera: Nire barnetik indar guztiak atera ditut eta behera noa ahal bezain azkar. Azkenik Urduñako enparantzara ailegatzen naiz, eta hemen nire lagun Jesuari erreleboa ematen diot.
Bizikletara korrika joanda, hartu, eta irteera azkarra egin dut nire ustez. Jendea pasatzen hasi naiz, eta oso indartsu sentitzen naiz. Trankoko aldapa nire ustez oso arin egin dut, eta hori animatu egin nau. Kilometroak pasa, eta nire hankak potentzia galtzen doaz. Nire helburuan bakarrik erreleboetako jendea dago, ez ditut besteak begiratzen. Baina, la Txozako bidean Jonander Molina atzetik ikusi dut, eta hori, oso urduri jarri nau. Berarekin kilometro gutxi batzuk egin eta gero, jaitsieran, bere atzetik geratzen naiz. Ez diot ikusten, nahiz eta nire indar guztiak eman, galdu egin dut. Urduñako kaleetatik abiadura handian noa, eta enparantza jendeaz beteta ikusteak nire azken ematera.
Erreleboa eman eta gero, nire aurretik aurkari bakarra, minutu bakar batera. Barnetik indar guztiak ateratzen ditut eta sprintera korrika noa. Urduñako kaleetatik barrena topera noa, baina, ezin dut nire aurkaria arrapatu. Eta azkenik, bigarren postuan ailegatzen naiz helmugara. Oso pozik nago lortutako emaitzarekin, pentsatutako denbora jaitsi dugu. Lehengo errelebo lokala lortu dugu eta bigarren postua errelebo orokorrean.