La Putxera ateneo

Erabiltzailearen aurpegia Igor Arzuaga (Musikaria) 2015ko eka. 10a, 11:02

Lekurik gabeko herrian bizi da kultura, han, betirako joaten direnak daude, itzultzen gaitezken gutxi horien zorabio edo zorterako. Horregatik, Laputxera ateneon, izan zaitezke zu. Nortasun anitzeko indibiduoak gara eta nortasun bakarraren kolektiboa, horregatik Laputxera ateneon, zure poesiak aurki dezake kabida ere. Eta noski, gure hitza, agente kulturala da, hitzen esanahia baino harago dagoelako zure ahotsaren testura, behintzat hori esaten da herrian, edo herriak esaten du, asi ke, zergatik ez zatoz gitarrarekin galduta uzte zenuen abestia inprobisatzera?

Bai, Laputxera ateneon, zure musika dauka kabida ere… Guzti hau Aretan, “gure” entsegu lokalean, zubia pasatu eta gero Orozkorako bidean dagoen lehen bihurgunearen ondoan. Bertako horma zurietan artista ezberdinen margolanak aurkituko dituzu. Orduan: adi egon, zeren Aretako bihurgune horretan, hasten da baiara niretzako eta agian egunen batean, zu liatuko zaitugu, gutariko askok, artista hori zuk izan behar duzula uzte dugulako; agian zu liatuko zaitugu, indaba batzuk jateko bada ere, zentzu handirik ez duen igande horietariko batean, eta bai, zu liatuko zaitugu guassapean agertuko zaizulako guzti honen berri eta orduan pentsatuko duzu hemendik pasatzea zerbait berezia izan daitekeela benetan, egon adi zure mugikorrari, baina adi sobre todo udaberriko zeru horiei, hori bai da biurgunea ere…

Ah, por sierto, Igor Arzuaga naiz eta… gora Laputxera ateneo!!

Gora gu ta gutarrak!!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide