IRITZIA

Gakoak

Euskararen aldeko ekimen bat, Laudion. / Aiaraldea.eus

Gure ikastolan ardatz metodologiko batek azken bolada honetan indarra hartu du ikas-ibilbide osoan, diziplinartekotasunak. Curriculumeko diziplina edo jakintza-arlo batzuetan batera landu daitezkeen eduki, gai edo jardueren ezaugarria da, gai horiek arlo horiek guztiak ukitzera daramana aldi berean. Louis Whists soziologoak asmatu eta garatu zuen kontzeptua lehen aldiz duela 80 bat urte. 

Ardatz metodologikoa bilakatuko badugu, koirakaskuntza aintzat hartzea ere ezinbestekoa izango da. Gelatan, kasu, interesgarria izango da aldi berean irakasle bat baino gehiago izatea (bi, hiru).

Hezkuntzak aurretik izango dituen erronkak biak.

Baina hauek inolako zentzurik ez dute izango euskara gakoa ez bada. Saiatu arren, asmatzen al dugu non txertatu? Zerbitzu horri, hots, trataera integral horri, nola atera etekin handiagoa?

Ezin dugu ahaztu etxetik euskaldunak ez diren ikasle askorekin ari garela; curriculuma  etxeko hizkuntza ez den batean lantzen dugula. Momentu horretatik bertatik erreparatu behar diogu berariaz hizkuntzari. Gure gazteek askotan ez daukate euskara ezta eguneroko funtzioetarako ere, eta guk hizkuntza hori arlo akademiko konkretu bat garatu ahal izateko eskatzen diegu. Arlo oro eta hizkuntza uztartzea ezinbestekoa da, edozein jakintza-arlotan. Historia edo Fisikako irakasle bat berdin adierazten al dira? Medikuarengana joaten garenean honek berdin hitz egiten al du? Fruta-dendakoak? Agian euskaraz ari dira, baina arlo, ofizio edo lanbide bakoitzak bere hitz egiteko modua dauka, bere hizkera. Hortaz, guk irakasleok jakintza-arlo konkretu horretan arrakasta lortu nahi badugu, euskara ardatz bihurtu behar da. Nik Matematikan arrakasta izateko, Matematikako hizkeran ere hizkuntza landu behar dut, zenbakietatik edo formuletatik haratago, buruketetan, enuntziatu matematikoetan… Hizkera trinkoa egon daiteke, eta hori ulertu ahal izateko lanketa egin beharko dut, aurretiaz prestatutakoa. Adibidez: hitz polisemikoekin, Gorputz-Hezkuntzan orientazioa lantzen ari badira, “galdu” aditza izan daiteke “mendian galdu”. Baina Matematikan “galdu” kenketa izan daiteke, “kendu” alegia. Hizkuntza modu anitzetan lan daiteke: justifikazioak egitean, konparazioak, hipotesiak formulatzean, etab. Ahoz, idatziz. 

Azken batean arlo bakoitzak bere egiteko modua izanagatik, ezin dugu ahaztu arrakastarik ez dela izango hizkuntza kontuan hartu gabe.

Ideia hau ondo uztartzea etorkizuneko erronka izango da. Bidea badago, sendotu dezagun beldurrik gabe gure erdigunea izan dadin. Ausardiaz. Ekintza ez da egiten dena bakarrik, egin gabe geratzen den balizko hori guztia ere ekintza da eta gure irakaspenen motxila betetzen laguntzen digu. Diziplinartekotasuna, gakoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide