Topinanboa Nerbioian

Erabiltzailearen aurpegia Iker Fiallegas 2016ko abe. 7a, 10:49

Azken urteetan erraza da ikustea Nerbioi ibaian landare arrotzak bere inguruak dekoratzen. Aspaldi, ibaia igarotzen zen zuhaitzez eta larrez inguratuta, gaur, ordea, horma bertikalek bideratzen dute eta harri-lubeta luzeek mantsotzen dute.

Hala ere, obra zibilak ibaia bideratzeko ezkutatzen du sekulako eragina ingurumenean eta, zehazki, bioaniztasunean. Aldatutako ibaiertzeak toki egokiak dira espezie aloktonoak hazteko; bananondoek, binorriek, pikuondo japoniarrek, ailantoek eta Panpako belarrek ibaia hartzen dute.

Nerbioian agertu diren landare berrien artean bitxia da margarita handi eta hori batzuen kasua. Ez daramate urte asko gure artean, baina gero eta ohikoa da ikustea. Bere izenak (Helianthus tuberosus) gutxi esango digu, topinanbu izendatzen baitute, oro har. Landareak bidaia hasi zuen duela 5 mende Ameriketako Iparraldean; kontinente zaharrean Frantziatik sartu zen eta hasieran landatu zuten elikagai gisa; gizaki zein animalientzat, nork daki Richelieu kardinalak dastatu ote zuen.

Penintsulan arrunta zen XVIII. mendean eta tuberkuluak aberatsak ziren fruktosan, dena den, denboraren poderioz baztertuta geratu zen eta nolabaiteko naturalizazioa eman arren, gure esparruan gutxi ezagutu zen.

XX. mendeko lorezaintzak berreskuratu zuen; lorategietatik jausi egin zuen ingurumenera eta erakutsi zuen eremu umelak kolonizatzeko gaitasun handia. 630/2014 dekretuak txertatu zuen espezie exotiko inbaditzaileen katalogoan eta debekatu zuen edukitzea, garraiatzea eta saltzea.

Dena den, topinanboak, antza, bere kabuz jarraitzen du Nerbioi ibaitik, inork ez baitio aurre egiten. Bidean, norbaitek margarita hori handiak begiratzen dituen bitartean, topinanboak bataila irabazten dio berez ahul dagoen Aiarako landaredia.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide