Aurten ere Urduñako kale eta auzoetako jaiez gozatzeko ordua heldu da. Uda garai berezia izan ohi da gure hirian, bertako kaleak eta auzoak bihurtzen dira protagonista.
Egitarau anitza bezain zirraragarria egongo da, adin eta gustu guztientzako jarduerak biltzen dituena. Lehiaketa eta tailerrak, kontzertuak eta ikuskizunak, gure bazkari herrikoi tradizionalak eta haurrentzako jolasak, bada zerbait Urduñako herritar bakoitzarentzat.
Ezin ahaztu aurten ere Urdufolk jaialdiak Urduñako kaleak hartuko dituela abuztuaren 30ean eta 31n. Egunez zein gauez, musikaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu gure hirian jaialdiaren 12. edizioan.
Aukera hau aprobetxatu nahi dut elkarte, boluntario eta Udaleko langile guztiei eskerrak emateko, beren denbora eta ahalegina jaien antolaketan jarri dutelako. Beraiek egindako lanik gabe hau ez litzateke posible izango. Jai egun hauetan parte hartzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztet, lagunekin eta senideekin une ahaztezinak partekatzera.
Gorde aurtengo jaietako datak eta ez ahaztu ondo pasatzeaz!