Lukas Rey Ikastetxeko, Mendiko Guraso Elkarteko bileretan ikastetxeko hormak kolorez alaitzeko premia zegoen erabakia hartu zuten.
Hori horrela, Juan de Araroa Arte eskolari, proyekto bat egiteko aukera helerazi zion. Hango arduradunei ondo iruditu zitzaien eta diseinu bat egin zuten ondoren, hango ikasleek eta irakasleek, Guraso Elkartearekin batera burutu zezaten.
Hau honela izanik, martxoaren 25ean eta apirilaren 1ean, ilusioz eta auzolanean lanari ekin zioten, argazkietan ikus daitekeenez emaitza ezin hobea ateraz.
Dena de Guraso elkartean dioten lez, hau hasiera baino ez da izan, proyekto berriak etorriko dira, horma asko margotzeke geratzen baitira.
Hormetan Bizitzan bezala, zenbat eta kolore gehiago orduan eta alaiago.