2021ko urtea aitortu behar dugu ez dela erraza izan udalen kudeaketan, eta hori ez da salbuespena izan guretzako. Hala ere, arazo horien aurrean, herritarrek eskatzen dute euren hautetsiek batera lan egitea, arazoari aurre egiteko.
Geuk hala ulertu genuen, eta gobernu-taldearen partetik onarpen txikia izan duten ekimenak ekarri ditugu, bai aurrekontuetan, bai urtean zehar.
Herritarren ekarpenetatik sortutako proposamenak dira eta, ondorioz, udal gobernuaren ezezkoak etsipena sortzen du, proiektu posibleak eta positiboak direlako.
Gure aldetik, beti eskaini izan dugu gure lankidetza gure hiriarentzat positibotzat jotzen ditugun alderdietan, eta datorren urtean ere jarrera eta lan horri eutsiko diogu.
Urduñak erabakiak eta inbertsioa behar ditu, epe ertainera begira, batzuetan erabaki zailak, baina herritarren onerako hartu behar direnak. Bide horretan beti egongo gara gu.