SOSLAIA

Gillermo Zorrilla zendu da, EH Bilduko sortzaileetako bat

Gillermo Zorrilla / Amurrioko EH Bildu

Adin bat daukagunok atzera begiratzeko joera izaten dugu. Izan ditugun bizipenak, bizitzan norekin egin dugun topo, nolakoak izan diren pertsona horiek, zer nolako eragina izan duten guregan...

 Nik neuk ere behin baino gehiagotan egin dut  ariketa hori. Azken hamarkada hauetan egin dudan ibilbide pertsonalean eta politikoan, batez ere, Guillermo izan da behin eta berriro nire ondoan (edo ni berean) topatu dudan horietakoa.

80ko hamarkadaren hasieratik, lan eta borroka askotan ibili zen: Euskalduna lantegiaren gatazka eredugarria, Amurrioko Herri Batasuna eta ezker abertzalearen jarduna, Gure esku dago... 

Bilduren sorreran ere, parte hartze zuzena izan zuen eta  proiektu berriaren aldeko erabateko apustua egin zuen.  Azken urte hauetan, osasun arazoak zirela-eta, modu lasaiago batean aritu da baina inoiz ez dio parte hartzeari utzi eta Ehbilduren mahai politikoko kidea izan da ahal izan duen arte. Hamaika borroka bizitzan zehar baina gaixotasunaren kontrako azken hori ezin izan du irabazi eta asteazkenean joana zela jakin genuen.

Hemendik aurrera, Guillermo gurekin egongo ez bada ere, eredutzat hartzen jarraituko dugu eta berak borrokatutakoa defendatzen segituko dugu. Hori baita omenaldirik onena.

Guillermo, gurekin batera lanean jarduten duten guztion izenean,  esan nahi dizut ez dugula inoiz etsiko eta ez diogula inoiz utziko amestu duzun Euskal Herri independentea, sozialista, feminista eta euskaldunaren alde borrokatzeari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide