Zure bizitza osoan zehar ezagutu dituzun pertsonak hiltzen direla ikusteak, haurtzaroko une atseginak ekartzen dizkizu gogora.
Zer esan Patiñori buruz… 13 urterekin San Martingo zelaira bertaratu nintzen futbolean jokatzeko asmoarekin, eta ezertaz ezagutzen ez nuen persona batek egin zidan harrera. Ordura arte ezezaguna suertatzen zitzaidan mundu baten ateak irekitzen zizkidan, konfiantza eman, lehen futbolari ekipamendua eskaini (Garai harta Sociedad Deportiva Llodio-koa) eta lehen futbol botak oparitzearekin batera (‘Dolon’ bota mitikoak).
Apurka apurka joan nintzen bere alde gizatiarrena ezagutzen… baloi bati ostikoak ematen hasiberri ginen mutiko guztietaz arduratzen zen. Egun hotzetan salda bero bat ematen zigun, munduko gauzarik onena iruditzen zitzaiguna. Beti kontatu zenezakeen berarekin eta bere lagun Cuarterorekin (jada zendu dena).
Une zailetan (lesioak zenituenean edo gure entrenatzaile Sabino Bañalesek zurekin kontatzen ez zuenean partiduak jokatzeko) Patiño beti zegoen hor, 13 urteko gazte batek behar dituen animoak emateko prest.
Duela 4 urte zure presentziaz gozatzeko aukera izan genuen bazkari batean. Gure taldeko jokalariok, Bañalesekin batera, gure haurtzaroko uneak ekarri genituen gogora, guretzat beste aita baten modukoa zinen garaiko bizipenak.
Patiño bezalako jendeak, Laudioko kultur eta kirol taldeen atzean daukagun jende anonimoak, bere figura harrotasun eta alaitasunarekin gogoraraztera bultzatzen zaitu.
Patiñori eskertu behar diogu bere lan desinteresatua, eta ez bakarrik futbolean hasten ari ginen gazteekin eginikoa. Pertsona aktiboa izan zen baita Apill-en sorreran ere. Funtsezko pieza izan zen Laudioko merkatari elkarte horren hasiera zailean.
Patiño, milesker zure lan guztiagatik eta laguna izateagatik, utzi gaituzun unera arte.
Zauden lekuan zaudela, beti izango zaitugu gogoan.
Iñigo Egiguren Arrasate, zure taldeko jokalaria, zeinetan arrastoa utzi zenuen.