Pregoia

Erabiltzailearen aurpegia Inma Roiz 2014ko ira. 11a, 07:43

Duela urte eta erdi argitaratu nuen eleberriak, Manuelak, hainbat poztasun eman dizkit. Sorpresaren bat edo beste ere eman dit eleberria argitaratzeak. Baina aurtengo udakoa hobezina izan da, eleberriaren bidez nire Okondo maiteko jaietan pregoilari bilakatu bainaiz.

Ohore bat izan da, inoiz ahaztuko ez dudan goraipamena; uneoro oso maitatua sentitu bainaiz inoiz imajinatuko ez nuen bezala inplikatu den herriagatik. Ez dute soilik euren arbasoen historia kontatzen duen liburu hori erosi, irakurri ere egin dute, eta niri istorioa kontatzen jakin izan dute. Okondok paisaiak eman dizkit, bizitza, identitatea; eta okondoarrak ere eman dizkit, nire garaikoak zein arbasoak.

Beti izan naiz leku honen parte, eta ezin dut nire historia bertako historiarik gabe imajinatu. Historia zaharretatik dakit aspaldiko garaietan nahitaezkoa zela talde bateko kide izatea jendartean paper bat izateko. Gaur egungo historietatik, berriz, norbanakoak unibertsoaren erdigunea hartzen duela. Komunitate txiki honen parte izatearen zortea nabari dut. Komunitate bat zeinetan guztiak garen norbait, zeinetan guztiok dugun historia, antzinatasuna, leku propio bat zeinetara behin eta berriz itzuli. Horregatik guztiagatik: eskerrik asko!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide