Bere hotza prestatzen dabil abendua, eta lur honetako kultura eutsiko duen zorua, berriz, Durango. Euskal liburu eta diskoarekin zita: Durangoko Azoka. Aurtengo edizioarekin 49 urte daramatza festa horrek argitaletxe, musikari, idazle eta publikoaren arteko topaleku izaten. Zita ukaezina da, aspaldidanik datorrena, 1965 urte grisetik, eta edizioz edizio gure herriarentzako ezinbesteko bilakatzea eta gure kulturaren erreferentea izatea lortu du.
Euskal Liburu eta disko azoka, gure azoka, liburu eta diskoen ekoizpen kulturala, protagonistak, irakurleak, sustatzaileak eta editoriak biltzen du. Baina ez hori bakarrik. Zerbait sakonagoa eta oinarrizkoagoa ere: adierazten den herri baten esentzia.
Garai latzak dira hauek. Eta kulturaren esparrua bereziki kaltetua izan da. Horregatik, bakoitzak agian bertan nola joan zaion ikusita kontatu beharko du azoka. Baina garrantzitsuena bilkura, aukera eta jarraikortasuna da, hobe eta herriago egiten gaituen topaketa honetan.
Aurten, gainera, sektoreari buruzko hausnarketa-gune bilakatuko da azoka. Etorriko denari aurre egiteko ezinbesteko zita izango da. Etorriko diren gauzen artean dago Korrika 19n Azokari egitea aurreikusia dagoen omenaldia.