Emigranteak

Erabiltzailearen aurpegia Inma Roiz 2016ko aza. 27a, 00:00

Gizakiaren lehen pausoak Afrikako tokiren batean eman ziren. Orduz geroztik, “bipedoak” bilakatu ginenetik, ez diogu utzi ibiltzeari eta aurrerapausoak emateari.

Etorriberriak gara lurra zeharkatzen hasi ginenetik, bizi baldintza hobeen bila. Gaur egun, gure etxetik hurbil zein urrun gertatzen denaren antzeko zerbait egiten genuen. Beti arituko gara baldintza eta etorkizun hobe baten bila, halakorik topatu dezakegula uste dugun tokian. Zenbat eta lehenago jakin, hobe.

Abenduan sartu garen honetan nik idatzitako “Oro Verde” eleberriko pertsonaiez oroitzen naiz. Menditik jaitsita etxera itzultzen ziren gazteez, Gabonak guraso eta neba-arrebekin igarotzeko.
Eurez gogoratzean Siriako errefuxiatuak etortzen zaizkit burura. Itsasoak kulunkatutako txalupa dardartietan doazen bidaiariak, zorte handiago edo txikiagoarekin gure kostaldeetan edo beste batzuetan amaitzen dutenak.

Gogoan ditut baita aurten etxera itzuli ezingo diren horiek, jada ez dutelako etxerik edo itzultzeko familiarik, kasurik onenean, ez dutelako diru nahikorik bidaia txartela ordaindu eta egun batzuetarako berotasuna eta irribarrea berreskuratzeko.

Horien eta beste askoren omenez idatzi dut hau.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide