Txakolin bedeinkatua

Erabiltzailearen aurpegia Inma Roiz 2017ko api. 20a, 09:34

Martxoaren 25ean  Okondoko upategi batean egin zen topaketa berezi batera gonbidatu ninduten. Ez zuen salden edo jakien dastaketarekin zer ikusirik, probatzeko gauzak egon ziren arren. Sorkuntza prozesuari dedikatutako topaketa izan zen, tokiko txakolina ekoizteko sortutako gune batean. Pozgarria da ikustea gaur egun ere gure “edari izarra” babestu eta munduan zerbait ona bezala aurkeztea.

Orain dela denbora asko existitzen ziren lege protekzionistak, kanpoko ardoa eskualdera sartzea galarazten zutenak, bertako txakolinaren ekoizpena bermatzeko. Urtez urte, eskualdeko biztanleek tokiko txakolina agortu behar zuten lehenbizi, ardo errioxarra edo antzeko edaria eskuratu ahal izateko taberna edo txakolindegietan. Izan ere, “Txakolin” hitzak ez dio edariari erreferentzia egiten, mahatsari eta edaria ekoizten den baserriari  baizik.

Oroitzen dut Perun, urrunetik bidaiatzen nenbilela, adartxo ikusgarri bat ikusi nuela herrixka bateko ate baten gainean. Zer zen galdetu nuenean esan zidaten bidaiarientzako ohar bat zela, adierazteko etxe horretan “chicha” (artoaren hartziduratik lortutako edaria) edatera gelditu zitezkeela. Handik oso urrun,  mende batzuk lehenago, gure baserrietako askok antzeko ohitura zeukaten: erramu adar bat jartzen zuten atean, toki horretan txakolina saltzen zela adierazteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide