Pasatu dogu lau urteko bidea marraztuten dauen agintaldiaren erdie, eta momentu hau geldialdi bet egin eta emondako pausoak ikusteko aprobetxatu daikegu. Aspaldi erakutsi gendun dekogun egiteko inportanteena orozkoarren bizitzak hobetutea dala eta hori da gure eguneroko lanaren osagaia.
Urtea Guardianen itxieragaz hasi gendun Laudioko kaleak betetzen eta kaleetan jarraitu dogu Palestinan Israelek egiten ari dauen genoziodioa salatzen. Eta salatu dogu bebai Larragorrin eraiki nahi dituzten eolikoak lekuz kanpo dauzela eta horrelako egitasmoetarako orozkoarrak kontuan hartzea exijitu dogu. Eta urte amaiera bebai kaleetan eman dogu, Maderas de Llodioko kaleratzeen aurka eta Euskal Herria askatasun haizea dala oihukatzen. Baie atzean utzi dogun 2025ak balio dezala bebai etorkizunera begiratzeko.
Hanka bat kalean dekogu bai, baie bestea instituzioetan dau. Eta udal politika publikoen zentroan imini gura doguz Orozkoko emakumeak, abeltzainak, merkatariak, auzoetako bizilagunak eta gure ingurunea eta gure planeta.
Euskaldunago, jasangarriago, bizitzaz beteta egongo dan eta bizigarriagoa izango dan Orozko bategaz amesten dogu. Horregatik, gure esku ez badago be, kajoitik kalera, teoriatik praktikara eta paperetik errealitatera eroan nahi doguz orozkoarrentzako onak direzen ekintzak. Orozkoarren bizitzak hobetzeko egiten doguz proposamenak eta proiektuak martxan iminteko egiten doguz akordioak. Aktibatu gaitezen herri hobe baten alde.