Bejondeigula!

Ondo gogoan dut paper hauek lehenbizikoz eskuartera iritsi zirenean sentitu genuen zirrara. Lehen labekada atera zenetik milaka ale banatu dira, eta txiri-txiri, ehundik gora lagunen izerdiari esker, eskualdea euskalduntzen ari gara.

Zorionak hamabostean behin egunkari multzoak hartu eta ikastetxeetara, lantokietara, euskaltegietara eta edonora eramateko prestutasun osoa duzuen horiei. Zorionak zuen tarte libreetan askotariko gaiak orriotara ekartzen dituzuen zutabegile eta erredaktoreei.

Zorionak trenez, autobusez edo batek jakin nola, ale bat eraman, irakurri eta hurrengo geltokian uzten duzuen horiei. Zorionak eguneroko bizitza argazkien bidez, elkarrizketak eginez eta erantzunez, edota deialdi interesgarrien bidez erakusten diguzuenoi. Zorionak eta mila esker.

4 paper zati eta 16 orri soilik ikusten dira hemen, baina, egunerokoa Aiaraldean nolakoa den kontatzen digun ale honek herritar andanaren sostengua du atzean. Ezin ahaztu eskualdea handi, aberats, ameslari eta kementsu bilakatzen duen herritarra. Euskararen alde aletxoa uzteko prest dagoen kalekumeak, merkatariak eta jendarteak elikatzen du ingurunea. Bataren eta bestearen konpromiso txikiekin lurrok euskalduntzeko nahi adina gaitasun dugu.

Egunkaria horren isla baino ez da. Gure bizitzetan euskara sartu dugu. Paperean. Doan. Denok. Eskutik eskura.

Zeinek dio ametsak ez direla egi?

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide