#Txiokapenaskatasuna

Joan den astelehenean txiolari eta pentsalari kritikoen ideiak izan dira poliziaren jo puntu.

Komunikazioaren aroan igerian gabiltza gaur. Sare sozialetatik azkar, erraz eta eraginkor zabaltzen diren mezu kontaezinak dira protagonista egunero- egunero. Eta ustez boteretsu diren Estatuak beldur dira, nola ez.

Beldur dira herritar xumeek adierazi ditzaketen ideiez. Beldur dira jendartean zabal daitezkeen uste, gertaera eta aldarrikapenez. Beldur dira euren gustukoak eta kontrolpekoak izango ez diren iritziez.
Jakin badakite sentimendu, ekintza eta errebolta askoren hazitegia dela sarea. Twitterren txioka aritzen den munduak, birtualetik baino errealetik duela gehiago.

Eta, batzuen zorionez, besteen zoritxarrez, 140 karakteretan hamaika injustiziaren aurkako garrasiak entzun daitezke. Ozen. Ziztu bizian. Bor-bor.

Delitua al da iritzia adieraztea?

1511 txio, 400 jarraitzaile, 310 profil jarraitzen ditu astelehen goizean atxilotu zuten Aiaraldea Komunikazio Leihoko gazteak. Jaietan, herrian, euskalgintzan zein mugimendu sozialetan kezka eta iniziatiba handiko laudiarra. Bera halako beste hainbeste izan zitezkeen terrore estrategiaren baitan ehizatuak.

Hegoak astindu eta askatasuna sentitzeraino… egin dezagun #txio!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide