2012ko urtearen balantzea aurkeztu du Laudioko Udalak, eta Kultur Etxearen erabileraren inguruko hainbat datu eskaini ditu ohar horretan.
Esanguratsuak diren datuen artean dago, esaterako, erabiltzaileen bataz besteko adina 59 urtekoa dela. Horietatik %79a emakumeek osatzen dute, eta %12ak 10 urte baino gehiago darama ekintza berean parte hartzen.
Adierazi dutenez, 2.384 aldiz areto edo gelak laga dituzte urte osoan zehar elkarteen zereginetarako, jada ematen diren tailerrez gain. Bataz beste, eguneko 13,3 zerbitzu asetzen direla ondorioztatu dute modu horretan.
Erabiltzaileen %12 erabili dituzte Kultur Etxearen zerbitzuak 10 urtez gutxienez, %23 5 eta 10 urte artean aritu dira udalaren toki horretan eta %42 2 eta 4 urtean. Soilik %23 jo dute lehen aldiz udal zerbitzu horretara.
Urtean zehar 2224 ordu eskaini dira ikastaro guztien artean, bataz besteko 10 ordu eskola. Bestalde, ikastarotan egindako artelanak ekainean erakusketa batean ikusgai egon dira.