Aiarako Udalaren ekimenez, aurten, “Ezagutu Aiara” lehiaketaren 7. edizioa abiatu dute abuztuaren 1etik azaroaren 2ra. Batez ere, Aiara herria atzerrian edo kanpoan ezagutarazteko helburua du ekimen honek, eta era berean, "Aiarako enbajadore bilakatu direnei esker ona" adierazi nahi diete edizio honetan.
Argazki guztiak 2013an ateratakoak izan beharko direla aipatzen da baldintzen artean. Nahi adina bidal daitezko info@aiarakoudala.com helbide elektronikora, eta argazkietako bakoitzak izenburua eraman beharko du, non eta noiz ateratakoa den adieraziz. Aiarako lurrak ezagutarazten dituztenak modu bereziak baloratuko dira.
Sarien artean Urduñako bainuetxean egonaldia eta tabletak daude.