Apirilean hitzartu zuten plantilaren berregituraketa ez betetzean, 800 langileren postuak jokoan jarri dituela salatu du sindikatuak. Horren ostean lehiaketarako prozedura martxan jarri dute akziodunek eta kapitalaren handitzea ukatu berri dute ekainaren 18an.
Enpresako administrazio kontseiluak eta akziodunen batzarrak hartutako azken erabakien ondorioz, enpresa bertan behera gera daitekeela ohartarazi dute ELAtik. Areetako Lezertua Familiaren eta Caixa Banken soziedade baten esku dago egun akziodunen batzarra, eta egoera larriaren aurrean konponbideak topatzeko deia egin die sindikatuak.