Bilduko Udal Gobernuak udal arloen ordezkaritza birmoldatu duela-eta kexu da herriko EAJ-PNVren udal taldea, "udal kudeaketarako erabateko gaitasun falta" leporatu dio komunikabideetara igorritako prentsa ohar baten bidez. Euskara, kultura eta kirola zein jaien arloez gain, hirigintzan ere eragin handia duela azpimarratu nahi izan dute.
"Bi urteko geldialdia"
Laudioko EAJren ustez, kudeaketa geldoaren eraginez, hirigintza sailaren "bi urtez erabateko gelditasuna pairatu" behar izan du herriak. Diotenez, behin eta berriz, egoera hori salatzen aritu dira talde politiko honetatik. Gogoratu dute HAPNren berrikuspena behar duela Laudiok, "inprobisazioa eta inora bideratzen ez gaituzten alferrikako eztabaidak ekidinez".
Ohar bidez, hiri planifikazio serio bati heltzea eskatu diote Bilduko Udal Gobernuari, eta baita "Goikoplaza eta Carmengo Ama bezalako hiri egitasmoak" bultzatu ditzala ere.