Haurren artean abesbatzekiko zaletasuna piztu asmoz, ekainaren 29an 10:00etatik 13:00etara izango dira Koru jolas hauek eta haurrentzako sarrera irekia da. Pailazo ileordea eta sudurra jantzita, modu dibertigarrian kantatuko dute hurbiltzen direnek.
Kantatzea gustatzen zaien umeentzako topaleku izan nahi du. Ariadna Martínez izango da gidari. Kurtsoan zehar haur koru bat sortuko dutea eta haurrek probatu ahal izatea da eskaini nahi duten aukera. Tailerra doakoa izango da eta Laudioko Kultura-etxeko Etxe Nagusiko hirugarren solairuan izango da (Lamuza Parkean).
Ariadna Martínez gidari
Laudiarra da abeslari profesionala eta esperientzia handia du haur abesbatzetan. Gainera, berak ere Laudioko eskolanian kantatu zuen bere garaian, Laudion martxan egon zen haur-koruan hain zuzen.
Aurretiko izen-emateko eskaera egin beharko da parte hartzeko.
Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, jolasen gaineko inolako xehetasuni buruz galdetzeko edo izen-emateko prozesuaren inguruko zalantzarik argitzeko, fundacionarteon@gmail.com helbide elektronikora idatz dezakezue edo 689 885 073 telefono zenbakira deitu.